NEGUKO ESPAINIAKO TXAPELKETA ABSOLUTOAN MAILA POLITEAN ARITU DIRA GAZTEAK

ERRIFAK SALGAI
2018-11-19
BENJAMINAK ERE LIGAN ESTREINATU DIRA ETA ALEBINAK BIDE ONETIK JARRAITZEN DUTE
2018-11-22

NEGUKO ESPAINIAKO TXAPELKETA ABSOLUTOAN MAILA POLITEAN ARITU DIRA GAZTEAK

Pasa den asteburuan gure taldeko 3 igerilarik absoluto mailako Espainiako neguko txapelketan parte hartu dute Bartzelonan.

Denboraldiko garai honetarako espero baino emaitza hobeak lortuta itzuli dira orokorrean, kontuan hartu behar baita denboraldia ia hasi berritan gaudela eta gure prestakuntzaren helburuak aurreragora begirakoak direla.

Esperientzia polita izan da eta denboraldiari aurre egiten jarraitzeko motibazio punttua ere izango dira emaitza hauek, beraz oso pozik etxeratu dira 3ak.

Eneko Garmendiak 50 bizkar frogan 26”41 egin zuen eta denera 28. postuan geratu zen, 2002an jaiotakoen artean lehena izan zelarik.

100 bizkar frogan Eneko Garmendiak 57”51 egin zuen eta denera 38. gelditu zen. Eneko Barriolak berriz 57”90 egin zuen eta guztira 46. geratu zen.

Eneko Barriolak 100 metroko distantziaz gain 200 bizkar frogan ere parte hartu zuen 2’05”50 denbora eginaz eta sailkapen orokorrean 31 postuan sailkatuz.

Naroa Erbitik 100 bular frogan parte hartu zuen 1’18”64 eginaz eta 42. postuan sailkatuz.

Zorionak hiruoi egindako froga eta denborengatik!

X