master taldea

master taldea tolosaldea ikt elkarteko
igerilari helduek osatzen dute.


lehiaketak, zeharkaldiak
& askoz gehiago

17 urtetik gorako igerilari helduz osatutako taldea da. Batez ere igeriketa estiloa hobetzea du helburu, baina honetaz gain, entrenamendu plan txiki bat aurrera eramaten ere saiatzen gara. Astean 3 egunetan entrenatzen du taldeak eta honetaz gain Master mailako lehiaketetan, igeriketa zeharkaldietan nahiz triatloira bideratutako frogetan parte hartzea du helburu.

Talde giro bikaina dago taldekideen artean eta egutegiko zirkuitu ofizialaz gain, tarteka taldekideak euren kabuz edo beste taldeetako igerilariekin batera irteera desberdinak egiten dituzte, beti ere igeriketa aitzakitzat hartuta.

Finean igeri egitea maite duen edonori zuzendutako taldea da, lotsa eta konplexuak alde batera utzi eta taldean kirola eginez aisialdia giro paregabean bizitzeko aukera aparta.

animatu zaitez
& parte hartu

Eskolan interesa baduzu, edo zalantzaren bat argitu nahi baduzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

    dokumentuak

    Baimen dokumentu eta datu orriak deskargatu itzazu ondorengo loturetan,
    bete eta sinatu ostean, bidali mesedez teknikariak@tolosaldeaikt.eus helbidera.
    Mila esker aldez aurretik.

    X