BENJAMINAK ERE LIGAN ESTREINATU DIRA ETA ALEBINAK BIDE ONETIK JARRAITZEN DUTE

NEGUKO ESPAINIAKO TXAPELKETA ABSOLUTOAN MAILA POLITEAN ARITU DIRA GAZTEAK
2018-11-21
GU ERE EUSKARALDIAREKIN
2018-11-23

BENJAMINAK ERE LIGAN ESTREINATU DIRA ETA ALEBINAK BIDE ONETIK JARRAITZEN DUTE

Pasa den larunbat arratsaldean Usabal igerilekuan Benjaminen lehen jardunaldia eta Alebinen bigarrena jokatu  zen.

Benjamin askok lehen aldiz parte hartu zuten era honetako saio batean eta oso arro egoteko moduan dira bai hauek eta baita benjamin beteranoak ere, ikasitako guztia ederki erakutsi zutelako eta batez ere konpromezuzko egoeren aurrean ere ederki moldatzen direla erakutsi zigutelako. Seguraski larunbat arratsaldean igeri egiteaz gain eta lagunekin oso ongi pasatzeaz gain euren bizitzarako laguntza izango diren hainbat lezio ere ikasi zituzten ( jendaurrean egoten, protagonista izaten, ardurei aurre egiten, urduritasuna kontrolatzen…).

Alebinek berriz aurtengo bigarren saioa izan zuten larunbatekoa eta bizkar eta libre estiloetan zein ongi moldatzen diren erakutsi ziguten. Konfiantzarekin eta batez ere dotore igeri egin zuten guztiek eta guraso, entrenatzaile eta teknikariak oso gustora eta pozik etxeratu ginen.

Ikusten da gaztetxoak egunerokoan lan bikaina egiten ari direla eta noski honen ondorio dira larunbateko emaitzak.

Zorionak igerilari guztiei eta eskerrak larunbateko saioa antolatzen lagundu zenuten guraso guztiei!

 

X