EUSKAL HERRIKO KOPA, NESKAK 5., MUTILAK 2.

ENEKO GARMENDIAK 17 URTEKO EUSKADIKO ERREKORRA
2019-12-13
Paco Sanchez sarian DS kirol etxearen eskaintza
2019-12-19

EUSKAL HERRIKO KOPA, NESKAK 5., MUTILAK 2.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Tolosan jokatu berri den Euskal Herriko kopan emaitza aipagarria benetan gure taldeak lortutakoa.

Emakumeak, hainbat baja tarteko 5. postuan sailkatu dira, benetan postu polita talde hain gazte batentzat. Aipagarria taldearen berritzea 2006ko bi gazteekin, “repeskatutako beteranoekin” eta zalantzarik gabe egunero taldeaz tiraka hari diren eta taldeari indarra eta sendotasuna ematen dieten neskekin.

Mutilak berriz 2. postuan sailkatu dira, Tolosaldearen inoizko postu hoberena berdinduz eta urteroko legez gizon beteranoenen eta 2005 gaztetxoen artean talde sendoa osatzen dutela berretsiz.

Zoragarria izan zen lehiaketa, zoragarriak bakarkako emaitzak eta ezin hobeak taldekakoak. Beste behin ere argi geratu da talde sendoak norbanakoen batura baino zerbait gehiagoz osatuta egoten direla.

Aipagarria beste behin Kirolzer eta Udalaren laguntza eta nola ez taldeko gurasoen inplikazioa.

Zorionak eta mila esker guztioi!

X