ZUHATZA 18, LEHENENGO TXANDA
2018-10-02
URRIAK 12-13 JAI EGUNA
2018-10-09

ZUHATZA 18, BIGARREN TXANDA

DCIM100GOPROGOPR0626.JPG

Bukatu da bukatu da… Tolosaldeako gaztetxoen bigarren txanda ere pasatu da Zuhatzatik.

Ez dugu aurreko txandan bezalako zortea izan eguraldiarekin baina horrek ez du lortu giroa zapuztea. Umore bikaina izan da eta berriro ere jolas piloa, ur ekintzak, janari bikaina, langile zoragarriak, paisaia ezin hobeak, untxiak, igelak, lurrikarak, izarraren jokoa, dantza, eskimal muxuak, flopi jolasa… denetik topatu dugu uhartean eta denetarik egiteko aukera izan dugu.

Igande iluntzean denok neka neka eginda oheratu ginen baina baita irrifar ederrarekin  ere eta lagun berri piloa egin dugulako poz pozik.

Hemen erantsita ditugu argazkiak, beraz datorren urte arte hauek ikusiz gogoratu beharko dugu Zuhatza!

Mila esker Zuhatzako langileei eta baita esku bat bota diguzuen begiarleei ere!

Datorren urte arte!

X