UDABERRI ZIRKUITUAN SAN JUAN SARIA ETA ORDIZIA SARIA

KZL ETA ALEBIN LIGAK AMAITU DITUGU
2019-05-06
2019-2020 IKASTURTE BERRIA
2019-09-02

UDABERRI ZIRKUITUAN SAN JUAN SARIA ETA ORDIZIA SARIA

Larunbatean tolosako Usabal kiroldegian inoiz ospatutako San Juan Sari goiztiarrena jokatu zen. Igeriketa egutegira egokitu asmoz eta Trofeoen zirkuitoan sartzeko ekainetik maiatzara aldatu beharra izan da. Bestalde ligako zirkuitoan sartu izanak parte hartzea areagotu du eta oso maila politeko txapelketa erakargarria geratu da.

A zirkuitoan sartu denez hainbat gutxieneko betetako igerilarik soilik parte hartu ahal izan dute eta honek puntako mailako igerilarien parte hartzea ekarri duenez oso froga eta denbora politak ikusi genituen.

Eskualdeko gazteak oporraldiaren ondoren nola erantzungo zuten zalantza batzuk bazeuden ere maila txukuna erakutsi zuten eta denboraldi sasoirako puntu onean daudela erakutsi zuten. Orokorrean bakoitzaren marketatik gertu ibili ziren eta kopan hartutako konfidantza asko nabaritu zitzaien.

Sailkapen orokorrari dagokionez ezin esan oso ongi joan zitzaigunik, Bidasoa aldeko gazteak sasoi betean etorri baitziren eta 8 saritik 7k euren eskuetan amaitu baitzuten.

Goiz polita izan zen Tolosakoa, giro polita sortu zen igerilekuan eta gustora etxeratu ginen.

Ezin ahaztu igerilekuan lanean aritutako gurasoen lana, arratsaldean beste txapelketa bat izanagatik ere lanera animatu zirelako eta beste behin ere taldearen alde musutruk aritu zirelako. Mila esker guztioi!

Bestalde, arratsaldean Trofeoen zirkuitoko B Saioa ospatu zen Ordizian, Ordizia Saria hain zuzen ere. B zirkuitoan, gutxienekoak lortu ez dituzten igerilari mordoa lehiatu zen eta hauek ere bikain egin zuten.

Orokorrean A zirkuitokoak baino gazteagoak dira hauek eta  igeri egindako ia froga guztietako denborak hobetzea lortu zuten. Lan handia egindako gazteak dira eta pixkanaka hobetzen ari direla garbi erakutsi zuten, gutxieneko batzuk lortu eta bakoitzaren helburuak betetzen ari baitira.

Zorionak danoi!

X