TALDEAN HASI NAHI DUTEN HAURRENTZAT FROGAK

GURE TALDEAN IGERI HASI NAHI AL DUZU?
2018-09-05
TOLOSALDEA EGUNA 2018
2018-09-28

TALDEAN HASI NAHI DUTEN HAURRENTZAT FROGAK

Gure igeriketa eskolan hasi nahi duten 6 urtetik gorako haurrentzat frogatxo batzuk antolatu ditugu.

Datorren astelehen eta asteartean, Irailak 17 eta 18an Tolosako eta Villabonako igerilekuetan izango dira, arratsaldeako 16;45tan.

Froga hauen helburua haurrak uretan duen konfiantza maila eta gaitasuna pixka bat aztertzea da, era honetan eskolako taldeen artean gehien egokitzen zaiona bilatu eta ordutegiak banatzeko.

Frogak oso laburrak izaten dira eta aipatutako ordurako igerilekura bainujantzi eta txanoarekin  agertzea nahikoa da.

X