Igor Arrigain eta Gorka Duran ederki CSD txapelketan

Benjaminen 3.jardunaldia eta Alebin ligako 5.a
2018-03-13
Junior eta Absolutu mailako Euskal Herriko Txapelketa
2018-03-21

Igor Arrigain eta Gorka Duran ederki CSD txapelketan

Martxoak 17 eta 18an Castellonen ospatutako Espainiako autonomia erkidegoen arteko alebin mailako txapelketan ederki ibili dira taldeko gazteak.
Bi izan dira Tolosaldeatik Euskadiko selekzioa ordezkatuz txapelketan parte hartu duten igerilariak, Igor Arrigain eta Gorka Duran hain zuzen ere.
Gorkak 200 bizkar frogan 2´22´´42 egin zuen aurtengo bere denbora zertxobait hobetuaz eta 200 estilo frogan berriz 2´31´´87. Sailkapen orokorrean 11. eta 29. ezarri zen.
Igorrek berriz 100 bular frogan 1´15´´57 egin zuen eta 200 bularrean 2´47´´77, gutxi gora behera bere aurreko denboren antzeko markak ezarriz.. Sailkapen orokorrean 19. eta 23. postuak lortu zituen.
Hala ere emaitza eta postuez gain txapelketa honek esperientzia berri bat bizitzea posible egin die gazteei eta aurrera begirako erronken aurrean tresna eta baliabide gehiago izaten lagunduko die ziur. Azken batean jende berria, leku erraldoia, publiko asko …. Ezaugarri bereziak izaten dituzte mota honetako txapelketak eta errespetu handia ematen duten esperientziak dira. Zorionak bikote!

X