Gipuzkoako igeriketa federazioko 16-17 denboraldiko kirol gala

ZUHATZA 2017
2017-09-13
KIROL MATERIALA
2017-09-20

Gipuzkoako igeriketa federazioko 16-17 denboraldiko kirol gala

Larunbat honetan Irungo Ficoba aretoan Gipuzkoako igeriketa federazioak antolatutako 2016-2017 denboraldiko igeriketako kirol gala ospatu da. Sari banaketa goizeko 11;15tan hasi da eta irekia izan da, nahi duen oro gerturatu eta sari banaketaz gozatzeko.
Bertan, pasa den denboraldiko kirol emaitza hoberenak saritu dira, besteak beste, ur zeharkaldietako sari orokorrak, eskolarteko ur poloko sariak, eskolarteko igeriketa sinkronizatuko sariak, udako nahiz neguko igeriketa sariak eta igeriketako denboraldi amaierako sariak.
Gure elkarteko hainbat igerilarik ur zeharkaldietako eta igeriketako hainbat sari orokor jaso dituzte iazko denboraldia borobildu eta datorrenari gogotsu heltzeko.

Hauek dira saritutako igerilariak;
Ur zeharkaldietako gizonezko senior kategorian (D kategoria) hirugarren saria jaso du gure Master taldeko Joseba Mateos Mateos Ibartarrak.
Gipuzkoako neguko igeriketako sarien A kategorian, gizonezkoen sailkapenean lehen saria jaso du Eneko Garmendia Otaegi Tolosarrak.
Neguko ligako taldekako sailkapenean berriz Tolosaldea IKTk 5 sari jaso ditu. A kategorian emakumezkoetan hirugarren saria, gizonezkoetan bigarren saria eta sailkapen bateratuan ere bigarren saria. B kategorian berriz gizonezkoen artean bigarren saria eta sailkapen bateratuan ere bigarren postua.

Denboraldi amaierako igeriketako sariei dagokienez berriz;
Benjamin B gizonezko kategorian, 2005ean jaiotako Unai Zubeldia Oteiza Tolosarrak bigarren saria jaso du.
2004an jaiotako emakume alebinen kategorian Maddi Matilla Ezquioga Villabonarrak hirugarren saria jaso du.
2004an jaiotako gizonezko alebinen kategorian Igor Arrigain Hernandez Tolosarrak bigarren saria jaso du.
2002an jaiotako emakume infantilen kategorian Maddi Barriola Apezetxea Ibartarrak hirugarren saria jaso du.
2002an jaiotako gizon infantilen kategorian Eneko Garmendia Otaegi Tolosarrak lehen saria jaso du.
2001ean jaiotako gizon infantilen kategorian Eneko Barriola Apezetxea Ibartarrak hirugarren saria jaso du.

Txoko honetatik taldeko igerilari sarituak zoriondu nahi genituzke.

 

X