DATORREN ASTEAN INFORMAZIOA BANATU ETA TALDEAK EGOKITZEKO FROGAK IZANGO DIRA

IKASTURTE BERRIRAKO IZEN EMATE EPEA ZABALIK DA
2019-09-18
2019-2020 DENBORALDIKO ZOZKETA MARTXAN DA
2019-12-11

DATORREN ASTEAN INFORMAZIOA BANATU ETA TALDEAK EGOKITZEKO FROGAK IZANGO DIRA

Tolosaldea ikt tik ikasturte berriari ekiteko prest gaude dagoeneko.

6 eta 16 urte bitartean dituen edozein haurrentzat matrikula irekia dago gure eskolan eta adinez nagusiagoak direnentzat berriz Master taldeko matrikula ere irekia dago.

Urte osoko jarduera eskaintzen dugu, 4 estiloak txukun menperatzeko helburuarekin eta bide batez ura bezalako medio arrotz batean ongi pasatu eta gozatuaz. Irakasle espezializatuak eta urte askotako esperientzia da batez ere gure eskolak eskaintzen duena, beti ere hezkuntza integrala eta giza baloreak alboratu gabe.

Informazio gehiago emateko asmoz, igerilarien maila pixka bat aztertu asmoz eta bakoitzaren interesetara gerturatzeko froga txiki batzuk egingo ditugu.

Frogak Irailak 24 eta 26an arratsaldeko 17;15tan izango dira Tolosako igerilekuan bertan. Haurrek bainujantzia eta txanoa ekartzea nahikoa dute.

Informazio gehiago teknikariak@tolosaldeaikt.eus edo 688-807-405 eta 667-631-742 eta telefonoan.

X