TXAPELDUNAK GIPUZKOAKO KOPAN
2020-01-16
INFANTIL MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA BERTAN BEHERA
2020-03-11

BENJAMIN ETA ALEBINEN ERAKUSTALDI EDERRA

Larunbat arratsaldean Tolosako Usabal kiroldegian eskualdeko txikienek Benjaminen bigarren liga jardunaldia eta Alebinen laugarren jardunaldia ospatu dute.

Txikienak bakarka, bizkar estiloan igeri egin zuten eta taldekako erreleboan berriz estilo librean aritu ziren. Nagusiagoei dagokienez, hauez gain bular estiloko lana ere egin behar izan zuten eta alebinek berriz, bizkar estiloa eta 4 estiloak landu behar izan zituzten.

Igerilekuko giroa goxoa izan zen, gaztetxoak orokorrean oso lasai egon ziren eta hau igeri egiteko moduan ere antzeman zen. Guztiak euren frogak ongi landuta aurkeztu ziren eta batez ere bizkar estiloko froga oso dotoreak ikusteko aukera izan genuen.

Alebinei dagokienez berriz, tximeleta eta bular estilo finak eta abiadura ere biziagoa nabari zaie pixkanaka eta honi esker lasterketa politak ikusteko aukera izan genuen.

Denboraldiak Aurrera egin ahala etxeko txikienak pausoak ematen ikusteak ilusio berezia ematen du eta horregatik guztiak gustora etxeratu ginen.

Ezin aipatu gabe utzi, zuzendaritza eta guraso taldearen lana! Mila esker guztio!

 

X