TOLOSALDEA EGUNA 2018
2018-09-28
ZUHATZA 18, BIGARREN TXANDA
2018-10-09

ZUHATZA 18, LEHENENGO TXANDA

Bikaina izan da! ZORAGARRIA!

Tolosaldeako gazteen lehen txandakoak asteburu ederra pasa dugu Zuhatzako uhartean. Eguraldiak lagundu digu, autobusean giro bikaina izan da, begiraleak ederki aritu dira, janaria oso goxoa zegoenez platerak garbi garbi utzi ditugu, Zuhatzako langileak beti bezala hamarrekoa irabazi dute, ur ekintzetan bikain pasa dugu, salerosketa xelebrean jolastu gara, ura epela zegoenez bainu luzea izan da aurten, lagun piloa egin dugu eta gauean parrandatxoa egiteko aukera ere izan dugu.

Guzti hau gutxi balitz ez dugu aparteko txarrik izan, ez min ezta haserre eta liskarrik ere eta zalantzarik gabe aurrez talde sendoa zena denboraldiari gogor heltzeko indar gehiagorekin itzuli da.

Beraz, DATORREN URTEAN GEHIAGOOOO ETA AHAL BADA HOBETO!

Mila esker Zuhatza!

 

 

X