KIROL MATERIALA
2017-09-20
Zuhatza 17, bigarren txanda
2017-10-09

Zuhatza 17, lehenengo txanda

Asteburu zoragarria pasa dugu Zuhatzan taldeko Amuarrain, Izurde, Marrazo, Parte Hartze eta Infantil batzuk. Eguraldiak ez digu gehiegi lagundu baina umore bikainean ibili gara.

Giro aparta izan da, igerilari guztiak elkarrekin ibili gara. Jangelan, logeletan, ur ekintzetan… neska mutilak eta adin tarte guztiak nahastuta. Nagusiak txikienei laguntzen ibili dira, bihurrikerietan gidari izan dituzte eta aldi berean gure elkarteko ohitura eta izaera ederki erakutsi diete.

Egunez ederki eta gauean ere Altxorraren bila ezin hobeto. Izan ziren ezkontza mutuak, igeriketa lurtarra, abesti eta dantza algarak, galtzerdi eskaera, galera eta bestelakorik. Azkenean talde morea garaitu bazen ere guzti guztiak altxor ederra gozatu genuen.

Otorduetan bikain, arraina, babarrunak, makarroiak, sagarrak… ez da aitzakiarik izan eta tripa bapo berdinduta ibili gara.

Guzti hau gutxi ez eta Swinrun lasterketa bat ikusi eta Tolosako partaideak animatzeko parada ere izan dugu Zuhatzan.

Gaur astelehen gogorra izango da asteburu eder hau igaro dugunontzat baina elkarte bikain bateko parte garela eta irrifarrerekin gabiltza eskolan!

X