XX. Paco Sánchez Saria 2019 Laburpen Bideoa
2020-01-10
BENJAMIN ETA ALEBINEN ERAKUSTALDI EDERRA
2020-01-20

TXAPELDUNAK GIPUZKOAKO KOPAN

Asteburuan irungo Azken Portu igerilekuan jokatutako Gipuzkoako Kopan eskuldeko taldeak izugarrizko pausoa eman du aurrerantzean datozen txapelketei modu indartsuan heltzeko.

Gabonetako entrenamendu gogorren ostean, zalantza eta kezkak albo batera utzi eta taldeak bere hoberena erakutsi zuen. Taldearen kohesioa, giroa, konfiantza… benetan aipagarriak izan ziren eta honi lotuta egon ziren emaitzak. Hala ere, emaitzen gainetik GIRO ONA da behin eta kirolari eta entrenatzailearen ahoan entzundakoa.

Banakakoen denbora eta emaitzak oso garrantzitsuak izan ziren, errekor pertsonalak, Euskadi eta Espainiako gutxienekoak, taldeko errekor berriak…. hainbat izan ziren ezarritako denborak berriak.

Taldekako sailkapenean berriz, emakumeen taldea lehen postuan sailkatu zen, gizonezkoena bigarren postuan eta sailkapen orokorrean taldea Gipuzkoako txapeldun izan zen.

Otsailan hasiko dira neguko zita garrantzitsuenak eta asteburu hau mugarri izango da zalantzarik gabe datorrenari gogoz eta ondo egindako lanaren lasaitasunarekin aurre egiteko.

Zorionak taldeari!

X