URRIAK 12-15 ORDUTEGI BEREZIA
2017-10-09
Beste urte batez Taldeko Eguna ospatuaz asteburu zoragarria
2017-10-23

TOLOSALDEA IKT EGUNA-URRIAK 21

Urtero legez ikasturteari ofizialki hasiera eman asmoz URRIAK 21 ean TOLOSALDEA elkartearen eguna ospatuko dugu. Igerilari, familiarteko, teknikari, zuzendaritza eta orohar eskualdeko igeriketaren inguruan gabiltzan guztiontzat ospakizun eguna izatea nahi genuke. Horretarako jarraian agertzen den egitarau polita antolatu dugu.

URRIAK 20; Markel Alberdi eta Ander Romarate igerilari olinpikoekin hitzaldia izango da. Taldeko igerilari, guraso edota interesa duen edonori zuzendua. Bertan, beraien esperientziatik abiatuta, kirolak suposatzen duena, ikasketak, goi mailako kirola, konpromisoa, elikadura, osasuna… izango dituzte hizpide.

18; 00tan Usabalgo Laskorain Ikastolako areto nagusian. Sarrera irekia eta doan.

URRIAK 21;

  • 11; 00tan igerilari eta teknikariak Usabalgo igerilekuan elkartuko gara eta 17/18 denboraldiko argazki ofizialak aterako ditugu.
  • 12; 00tan elkarteko igerilari eta familartekoez osatutako familiarteko errelebo erraldoia.
  • Jarraian erreleboko sari banaketa eta 16/17 denboraldiko sari banaketa.
  • 14; 00tan Bidegoxo jatetxean Igerilari, familiarteko eta zuzendaritza batzordearen arteko bazkaria.

Denon neurrira antolatutako egitaraua da, beraz ANIMA ZAITEZTE!!!!!!

X