TRI KANPUSA
2018-05-22
XLVII SAN JUAN SARIA
2018-06-06

MATRIKULAZIOA 18/19

Tolosaldea ikt tik datorren ikasturtea prestatzen hasiak gara dagoeneko.

6 eta 16 urte bitartean dituen edozein haurrentzat matrikula irekia dago gure eskolan eta adinez nagusiagoak direnentzat berriz Master taldeko matrikula ere irekia dago.

Urte osoko jarduera eskaintzen dugu, 4 estiloak txukun menperatzeko helburuarekin eta bide batez ura bezalako medio arrotz batean ongi pasatu eta gozatuaz. Irakasle espezializatuak eta urte askotako esperientzia da batez ere gure eskolak eskaintzen duena, beti ere hezkuntza integrala eta giza baloreak alboratu gabe.

Informazio gehiago emateko asmoz, igerilarien maila pixka bat aztertu asmoz eta bakoitzaren interesetara gerturatzeko froga txiki batzuk egingo ditugu.

Villabonan frogak Ekainak 12, 13 eta 15an izango dira, arratsaldeko 17:00etan Olaederra igerilekuan bertan. Haurrek bainujantzia eta txanoa ekartzea nahikoa dute.

Tolosan frogak Ekainak 11,12 eta 14an izango dira, arratsaldeko 16;45etan Usabal igerilekuan bertan. Haurrek bainujantzia eta txanoa ekartzea nahikoa dute.

Informazio gehiago teknikariak@tolosaldeaikt.eus edo 667-631-742 telefonoan.

X