TALDEKO ARGAZKI OFIZIALAK PREST DAUDE
2018-10-30
ERRIFAK SALGAI
2018-11-19

LIGAN ESTREINATU GARA

Pasa den larunbatean, talde nagusiko igerilariak eta alebinen taldekoak ligari ekin genion. Gazteak Ordizian eta nagusian Andoainen lehiatu ginelarik.

Batez ere giro polita bizi izan genuen bietan eta arratsaldea balorazio onarekin amaitu zen.

Oraindik goiz da denborak, minimak, markak etab… aztertzen hasteko. Oraingoz NOLA  igeri egin genuen da garrantzitsuena. Detaile politak ikusi ahal izan genituen bi igerilekuetan eta honek lanean jarraitzeko indarra eman behar digu. Eguneroko lana egonkortzen badugu eta talde giroak orain arte bezain ona izaten jarraitzen badu denboraldi polita dugu aurretik.

Zorionak igerilari guztioi!

X