LIGAK MARTXAN, ESKOLA ETA TALDEKO IGERILARIAK BIKAIN

2019-2020 DENBORALDIKO ZOZKETA MARTXAN DA
2019-12-11
EMAITZA OSO ONAK GIJONEN OSPATUTAKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN
2019-12-12

LIGAK MARTXAN, ESKOLA ETA TALDEKO IGERILARIAK BIKAIN

Denboraldiko ligak martxan dira dagoeneko eta eskolako zein talde nagusiko igerilariak eguneroko lanaz gain lehiatzen ere hasiak dira.

Benjaminek liga bakarra lehiatu dute, hau Andoainen izan zen eta beste behin ere jarrera zoragarria eta teknika fina erakutsi zituzten etxeko txikienek.

Alebinek dagoeneko, Hernani, Lasarte eta Andoaingo igerilekuak bisitatu dituzte eta ezarritako erronkak ere gogotsu gainditu dituzte.

Aurrera begira, Abenduak 21ean Tolosako Usabalen ospatuko den Paco Sanchez sarian jarria dute helburu berria.

Talde nagusiko igerilari gazteak berriz neguko ligako 3 jardunaldiak maila politean lehiatu dituzte eta zita garrantzitsuagoetan gogor ekiteko gogo eta prestutasun nabarmena erakutsi dituzte.

 

X