EUSKAL HERRIKO KOPA 2019
2019-04-27
UDABERRI ZIRKUITUAN SAN JUAN SARIA ETA ORDIZIA SARIA
2019-05-07

KZL ETA ALEBIN LIGAK AMAITU DITUGU

Benjaminei dagokien eskola kiroleko Kirol Zehaztasun Liga eta Alebin Ligako jardunaldi guztiekin amaitu genuen pasa den larunbatean Hernanin jokatutako jardunaldian.

Udaberriarekin batera 4 estiloak uztartu eta 100, 200 eta 400 estiloen frogak izan ziren protagonista. Oporraldi luzearen ondoren martxa hartzea pixka bat kostatu bazaigu ere etxeko txikiek ederki osatu zituzten forga guztiak.

Ez da erreza izaten 4 estiloetako biraketak menperatzea eta hainbeste aldaketaz osatutako frogak aurera ateratzea eta hala ere orokorrean ederki eta dotore atera ziren.

Bestalde bular erako eta estilo erako errelebo politak ikusi genituen benjaminen eskutik eta baita ere igerilari osoa txapelketarako falta ziren zenbait gutxieneko gainditu ere.

Alebinek berriz 400 estilo, 200 libre eta 100 estilo frogak osatu zituzten urtean zeharreko hobekuntza oso nabarmena erakutsiaz, gainera hauen erreleboak ere bereziki dotoreak izan ziren, estreinekoz mixtoak izateak ere ikusgarri egin baitzituen. Alebinek oso txukun igeri egiteaz veste erritmo eta bizitasun bat erakutsi zuten frogetan benetan ikusgarri eginez.

Arratsalde osoan zehar giroa aparta izan zen eta baita gaztetxoen jarrera ere, horregatik lerro hauetatik bereziki zoriondu nahi ditugu etxeko txikienak.

Azken jardunaldi h

onekin ligak amaitu ditugu eta orain eskolarteko txapelketa nagusiak eta udaberriko saria izango dira lanean jarraitu eta gainditu beharreko helburuak.

X