Gipuzkoako txapelketa eta neguko IX.saria

ihauteriak- jai egunak
2018-02-06
Euskal Herriko Infantil mailan dotore
2018-03-07

Gipuzkoako txapelketa eta neguko IX.saria

Pasa den asteburuan bi txapelketetan lehiatu dira gure igerilariak eta bietan emaitza politak eskuratuta etxeratu dira

Larunbat eta igandean Irungo Azken Portu kiroldegian Gipuzkoako infantil, Junior eta Senior mailako txapelketa jokatu da, bertan gure taldeko 23 igerilari lehiatu direlarik. Ihauteri ondorengo lehen zita garrantzitsura prestaketa onarekin iritsi da taldea baina gaixotasun bat edo beste izan da tartean eta batzuei asteburua oso gogorra egin zaie.

Orokorrean Junior eta Seniorren lana azpimarratzekoa izan da, mutilak marka personal berri pila bat ezarri dituzte, eguneroko lana oso serio eta arduratsu egin dutela frogatuz. Nesken taldeak ere marka politak egin ditu eta dagoneneko Espainiako txapelketarako erreleboetako txartela badute. Aipatzekotan Maria Martin eta Maddi Barriolaren 100 tximeletako 1´05´´00 ederra eta baita Mariaren 200 tximeletako 2´23´´7a ere. Igerilari seniorrek beste behin ere taldea ederki gidatu dute eta gazteenentzat erreferentzia bikaina izan dira. Gure taldeko izaera, konpromezua, umorea… beraiek ispilu ezin hobea dira txikientzat.

Infantilek ere txukun lan egin dute eta emaitza politak lortu badituzte ere talde honek datorren asteburuan Tolosan ospatuko den Euskal Herriko Infantil mailako txapelketan jarria du dagoeneko begirada, hau izango baita gehienen neguko saio garrantzitsuena. Adin honetan bat aipatzekotan Eneko Garmendiaren 400 libreko 4´13 marka azpimarratu behar dugu.

Taldekako sailkapenean gizonezkoetan hirugarren, emakumezkoetan bigarren eta taldekako sailkapenean bigarren izan da Tolosaldea, beraz balantze ezin hobea.

Bestalde, Legazpin neguko Gipuzkoako IX.torneoa jokatu zen pasa den larunbatean. Bertan eskolar mailako 9 neska infantilek parte hartu zuten eta baita ederki gozatu ere. Goiz eta arratsaldeko saioetan bakoitzak bere markak hobetzea lortu zuten eta udako denboraldira begira hainbat gutxieneko ere eskuratu zituzten. Guztira 15 domina eta nesken sailkapeneko bigarren postuko trofeoa eskuratuta oso pozik etxeratu ziren neskak etxera.

X