MARTXOAK 19 JAI EGUNA
2019-03-14
ESPAINIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOEN ARTEKO TXAPELKETAK JOKATU DIRA CASTELLON ETA MADRILEN
2019-03-21

GIPUZKOAKO NEGUKO SARIAN EMAITZA POLITAK

Pasa den Martxoak 9an, infantil mailako eskolarrak Lasarteko Maialen Chourraut kiroldegian ospatu zen Gipuzkoako neguko sarian parte hartu zuten.

8 izan ziren bertaratutako neska mutilak eta goiz osoan zehar bakoitzak bi frogatan parte hartu zuen. Honetaz gain emakumeak 4×50 libre eta 4×50 estilo erreleboetan ere parte hartu zuten.

Ihauteri ondorena ez da taldeko igerilarientzat asteburu errazena izaten, baina gaztetxoak maila ederrean igeri egin zuten eta hainbat domina eskuratuta itzuli ziren etxera.

Neguan zehar egindako lana ederki nabaritzen zaie, asko hobetu dutela erakutsiaz eta udarara begira maila federatuko gutxienekoak eskuratzeko helburua jomuga jarrita dute. Ez da erronka makala! Animo eguneroko lanean eta zorionak equipo!

X