Gipuzkoako adinen Txapelketa zoragarria burutu dute eskualdeko alebinek

Udako itsas zeharkaldietako egutegia
2017-06-16
Izen emateak zabalik
2017-09-12

Gipuzkoako adinen Txapelketa zoragarria burutu dute eskualdeko alebinek

Pasa den asteburuan ospatu da Irungo Azken Portu Kiroldegian giro ederra eta emaitza bikainekin
Asteburu luzea baina oso emankorra izan da alebinek Irunen ospatu dutena. Guztira 13 izan dira gutxienekoa lortu eta txapelketa honetan parte hartzeko aukera izan duten gazteak eta ezin hobeto aritu direla esan beharra dago.

2005ko neskentzat esperientzia berria izan da eta Sara Aguirre, Irati Urdanpilleta eta Naroa Legarrak maila honetako txapelketa batean aritzeko erronka ederki gainditu dutela esan beharra dago. Zailtasun eta maila handiko frogak burutu dituzte eta denboraldia ederki borobiltzen ari dira. Honetaz gain Irati eta Naroa brontzezko domina banarekin eta Sara Euskadiko gutxienekoa poltsikoratuta itzuli dira.

2004ko mutilek ere oso ongi igeri egin dute eta emaitza oso politak lortu dituzte, tartean erreleboetako bi brontzezko domina eta zilarrezko bat. Bakarkako dominak ere eskuratu dituzte. Guztira, mutilek, 5 urre, 3 zilar eta 4 brontze eskuratu dituzte eta Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko gutxienekoak ere egin dituzte. Txapelketa honetan 2003an jaiotako mutilen aurka lehiatu dira eta gureak gazteagoak izanda ere sailkapen orokorrean hirugarren postuan kokatu dira. Lan ederra egin dute Gorka Duran, Iker Otamendi, Igor Arrigain, Elur Urkola eta Aimar Gonzalezek gutxi izanagatik ere talde handia osatuaz.

2004an jaiotako neskak berriz, maila honetako lehiaketetan duten esperientzia baliatu dute eta beste behin ere izugarri ondo igeri egin dute. Bakarkako hainbat domina lortu dituzte, 3 urre,2 zilar eta 2 brontze, beraz, hainbatetan igo dira podiumera. Erreleboetan berriz, bi hirugarren postu lortu dituzte eta deskalifikazio oso zorrotz baten ondorioz 4×100 librean saririk gabe geratu dira. Bakarka Iraia Otegi eta Maddi Matillak Espainiako txapelketetako gutxienekoa lortu dute 100 bular eta 200 estilo frogetan, 1´2’´20 eta 2´34´´63 denbora bikainekin. Lan ederra Iraia Otegi, Leire Maritxalar, Joane Arzalluz, Irati Soto eta Maddi Matillak bete dutena.

Neska mutilen sailkapen orokorrean Tolosaldea IKT ko alebin taldea Gipuzkoako hirugarren sailkatu da. Talde oso gazte eta ez handiegi batentzat izugarrizko emaitza izan da, beraz zorionak guzti guztiei!

Bestalde, aipatu, bihar Ekainak 21, arratsaldeko 17;00tan hasita Tolosako Igeriketako San Juan Saria ospatuko dela Tolosako Usabal kiroldegian. Bertan, alebin, infantil, junior eta maila absolutuko Gipuzkoa osotik etorritako gazteek parte hartuko dute eta nahi duen oro gonbidatua dago jaialdi bikain honekin gozatzera.

 

X