ESKOLA KIROLEKO IGERIKETA JARDUNALDI EDERRA

LIGAN ESTREINATU GARA
2017-11-07
Benjamin eta Alebinen liga jardunaldi polita
2017-11-14

ESKOLA KIROLEKO IGERIKETA JARDUNALDI EDERRA

Pasa den larunbatean, Azaroak 4 Tolosaldeako ikastetxeetan multikirolean parte hartzen duten laugarren mailako gaztetxoek goiz pasa polita izan zuten Usabal Kiroldegian.

Tolosaldeako ikastetxeekin eta Tolosako udalarekin elkarlanean Tolosaldea IKTko teknikari eta dozena

bat igerilari boluntarioren laguntzaz 100 ikasle inguruk 4 gunetan prestatutako jolasetan parte hartu zuten.

Zipriztin, algara, ur trago eta batez ere giro bikainean ospatu zen saioa. Guztiak jarrera bikaina agertu zuten, erne entzun zituzten azalpenak eta gogotsu aritu ziren proposatutako ekintzetan. Azala ximurtutakoan eta ezpainak pixka bat moretzen hasitakoan nahikoa kirol egin genuela eta agurtu ginen guztiak.

Lerro hauetatik mila esker parte hartzaile eta laguntzaile guztiei beste bat arte!

X