EMAKUMEAK 3. ETA GIZONEZKOAK 4. EUSKAL HERRIKO KOPAN

BADATOR EUSKAL HERRIKO KOPA, URTEKO ZITA, IRUNGO AZKEN PORTUN
2019-04-11
MAIATZAK 1, JAI EGUNA IGERIKETA ESKOLARENTZAT
2019-04-26

EMAKUMEAK 3. ETA GIZONEZKOAK 4. EUSKAL HERRIKO KOPAN

Asteburuan Irungo Azken Portun ospatutako Euskal Herriko kopa istoriko bezala izendatu dezakegu, emaitzak eta emozioa itzelak izan direlako eta aurreikuspenen gainetik egon direlako. Emakumeen sailkapenean Tolosaldea 3. izan da eta gizonezkoaetan berriz 4.

Euskal Herriko Kopa taldeka jokatzen den maila honetako txapelketa bakarra da eta bereziki garrantzitsua da horregatik, norberaren frogan lortutako puntuak taldekako sailkapenari batzen zaizkiolako. Horrela, asteburu osoan zehar egutegiko froga guztiak igeri egin eta bakoitzean bi igerilarik igeri eginez lau jardunaldietako puntuak batu eta sailkapen orokorra osazen da.

Aurreikusitako sailkapenak 4, 5 edo  6.postuen artean zeuden eta horregatik taldea dena emateko asmoz gerturatu zen Irunera.

Larunbateko bi jardunaldien ondoren nesken sailkapena eta mutilena 3. postuan kokatu zen eta honek aurreikuspen guztiak gainditzen zituela ikusirik taldea erabat ilusionatu eta oraindik ere gehiago motibatzeko balio izan zuen. Larunbatean bertan neska mutilak ezin hobeto igeri egin zuten, bakoitzaren frogak bikain igeri eginez eta puntu mordoa pilatuz.

Igandean berriz, neskek beren papera modu perfektuan bete zuten larunbateko lanari segida emanez eta mutilak ere bikain egin bazuten ere 3 bakarkako deskalifikazioren onodren 3. postutik 4. era erori ziren. Talde osoak dena eman zuen zalantzarik gabe, jarrera ezin hobea izan zelarik eta deskalifikazioek giroa pixka bat hoztu bazuten ere taldeak postuari eusteko gogoa eta ilusioa ez zituen galdu eta lanean gogor jarraitu zuen.

Euskal Herri mailako talde konpletoenetako bat dela erakutsi zuen etxeko taldeak, igerilari oso gazte zein nagusiagoez osatutakoa, aurkariak hiriburu handietako taldeak izanik eurekin borrokatzeko moduko maila duela erakutsiz eta batez ere talde giroa ezin hobea duela erakutsiz. Maisutasunez igeri egin zuten eta heldutasunez eutsi erronkari.

Aurretik gizonezkoetan Irungo Bidasoa XXI eta ia bizkaiako selekzioa den Getxo talde indartsuak, biak Espainiako Kopako partaideak, hirugarren postuan berriz Iruñako Anaitasuna eta atzetik Gasteizko Judizmendi eta Iruñako Amaya, a ze izenak.

Nesketan berriz lehen postuan Bizkaiako Getxo taldea eta bigarren Irungo Bidasoa XXI (hau Espainiako ohorezko mailako taldea). Atzetik berriz, talde nafar eta Gasteiztarrak eta Donostiako Fortuna paper txukuna eginez.

Balantzea bikaina aurtengoz, orain aste bateko atsedena eta zergatik ez datorren urtean nesken taldea Espainiako Kopan lehiatzen ikustea amesteko unea.

Zorionak talde osoari!

X