BADATOR EUSKAL HERRIKO KOPA, URTEKO ZITA, IRUNGO AZKEN PORTUN

KZL 4 ETA ALEBIN LIGAKO 6. JARDUNALDIA ANDOAINEN
2019-04-11
EMAKUMEAK 3. ETA GIZONEZKOAK 4. EUSKAL HERRIKO KOPAN
2019-04-18

BADATOR EUSKAL HERRIKO KOPA, URTEKO ZITA, IRUNGO AZKEN PORTUN

Urtero legez, udaberriarekin batera Euskal Herriko Kopa ere iritsi da. Talde nagusiak egutegian kolore gorriz markatutako egunak dira hauek.

Asteburu osoan zehar, larunbat eta igande goiz eta arratsaldez, taldeko 25 bat igerilari Euskal Herri osoko talde indartsuenen aurka lehiatuko dira.

Aurten ere gure emakume taldea eta gizonezko taldea maila mantentzeko helburuarekin eta ahalik eta postu hoberenean kokatzen saiatuko dira eta helburu hauxe hartuta lehiatuko dira Irunen.

Asteburu oso berezia izango da, taldeka jokatzen den txapelketa bakarra izanik oso giro berezia sortzen delako eta gainera izugarrizko mailako txapelketa izatea espero delako berriro ere. Gainera honekin neguko txapelketei bukaera emango die taldeak eta guztiak etapa hau ongi amaitzeko gozo daude.

Lerro hauetatik indarra eta zorte ona guztiei!

X