ESKOLA KIROLEKO UR JOLASAK
2019-03-21
Espainiako federazioak UDABERRIKO OPENAren inguruan publikatutako oharra
2019-03-27

5. ALEBIN LIGA ETA BENJAMINEN 3.KZL

Pasa den larunbat arratsaldean Tolosako Usabal Kiroldegian alebinen ligako 5. jardunaldia eta benjaminen kirol zehaztasun ligako 3.a jokatu ziren.

Estilo guztietan igeri egiten ikusi genituen eskualdeko gaztetxoak eta guzti guztiek denboraldian zehar ikasten ari direna erakusteko aukera aprobetxatuaz zoragarri igeri egin zuten.

Benjamin txikienek bular eta tximeleta estiloak egin zituzten eta benjamin handiek hauetaz gain estilo librean ere igeri egin zuten.

Benjamin saioa amaituta alebinen txanda izan zen eta hauek ere estilo guztiak erakutsi zizkiguten, emakumeak bizkar eta estilo librean igeri egin zuten eta gizonezkoek berriz bular, bizkar eta estilo librean.

Alebinetan aipamen berezia merezi dute 1500 froga igeri egin zuten 4 mutikoak arratsaldea beraiek hasi baizuten eta erakustaldia emanez gainera. Hauetaz gain 4×100 estilo erreleboa ere benetan ikusgarria izan zen.

Beste arratsalde batez giro aparta izan zen Usabalen eta zoriontzeko moduko jarrera eta talde sendoa osatzen dutela erakutsi zuten txikienek.

Ezin aipatu gabe utzi lanean gogor aritutako guraso taldea, mila esker benetan, bejondeizuela!

 

 

X