UDABERRI ZIRKUITUAN SAN JUAN SARIA ETA ORDIZIA SARIA
2019-05-07

GUREKIN IGERI EGIN NAHI BADUZU…

Tolosaldea ikt tik datorren ikasturtea prestatzen hasiak gara dagoeneko.

6 eta 16 urte bitartean dituen edozein haurrentzat matrikula irekia dago gure eskolan eta adinez nagusiagoak direnentzat berriz Master taldeko matrikula ere irekia dago.

Urte osoko jarduera eskaintzen dugu, 4 estiloak txukun menperatzeko helburuarekin eta bide batez ura bezalako medio arrotz batean ongi pasatu eta gozatuaz. Irakasle espezializatuak eta urte askotako esperientzia da batez ere gure eskolak eskaintzen duena, beti ere hezkuntza integrala eta giza baloreak alboratu gabe.

Informazio gehiago emateko asmoz, igerilarien maila pixka bat aztertu asmoz eta bakoitzaren interesetara gerturatzeko froga txiki batzuk egingo ditugu.

Frogak Ekainak 17,18 eta 19an arratsaldeko 16;45tan Tolosako igerilekuan bertan. Haurrek bainujantzia eta txanoa ekartzea nahikoa dute.

Villabonako Olaederra kiroldegian berriz, frogak, Ekainak 11, 12, 14, 18, 19 eta 21ean, arratsaldeko 16:45tan. Haurrek bainujantzia eta txanoa ekartzea nahikoa dute.

Informazio gehiago teknikariak@tolosaldeaikt.eus edo 667-631-742 telefonoan.

X